XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beren biotzak aundi egin dira.

Amagoiak...
Ez ditu utziko!
Bereak izango dira
emendik aurrera betiko.

NERE ERRIRA

Zumaiko erriak
neretzat ba-du
erri maitasun
eta zerbait geiago,
bertan sortu
t`azitako burutapenak
iraun didate
gaur arteraño.

Nere gomutan beti
aldendu gabe.

Nere etxe!
Nere kale!
Nere lagun on...
Illobak eta senide,
auek dira nere
alderdi baten jabe.

Zumaiko erriak
neretzat ba-du
bizi izateko poza,
bertara eltzean
zubitxikian sartzean
aundi egiten
zait biotza.